DBHko 3. eta 4. mailako matematiketan gamifikatzen
Matematika beste ikuspegi batetik lantzen al dugu? Misioak, magoak, zaindariak, sendatzaileak, botereak…, ekuazioak ebazten ikasteko modu berri bat. Animatuko zara? Lan kooperatiboa poligonoak, eremuak, angeluak… eta planoaren geometria gogoratzeko, 30 galderako Kahoot batekin amaituz, eta galdera bakoitzerako minutu bat besterik ez!!! Argazkigintza matematikoa etxean, naturan, eraikuntzetan… Mugimenduak planoan ikusteko beste modu bat. ESpazioaren geometria lantzeko…

