Nor garen

Altsasuko Jesusen Bihotza Ikastetxeak 1926an ekin zion seminario-ibilbideari. 1996an,
Errukiaren ahizpek beren seminarioarekin bat egitea onartzeko eskatu zieten anaia bihozdunei. 1996-1998 aldian bat-egite hori egia bihurtu zen.

Konfiantza Proiektua

Funtsezko bost alderditan dago oinarrituta Konfiantza Proiektua.

Hezkuntza pertsonalizatua

Hezkuntza pertsonalizatua Metodologia aktiboen aldeko apustua egiten dugu, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izanik. Badakigu haur bakoitzak ikasteko modu berezia duela, eta ezagutzarekiko berezko jakinmina aurkitzen eta indartzen laguntzen diogu.

Balioetan oinarritutako ikaskuntza

Beste balio batzuk lantzen baditugu ere, balio instituzionalak jorratzen ditugu batik bat: konfiantza, errukia, ahalegina, umiltasuna eta espiritualtasuna.

Tutorearen laguntza

Hezkuntza-etapa bakoitzean, tutoreak eta irakasleek hurbiletik jarraitzen dute ikaslearen garapena. Bigarren Hezkuntzan, banakako elkarrizketak egiten ditugu ikaslearen helburu pertsonalak eta akademikoak finkatzeko.

Irakurketa, idazketa eta matematika arloko irakaskuntza.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzaraino, plangintza bereziaz gain, errefortzuak ere ezartzen ditugu ikasgai horiek modu berezian jorra daitezen, beste ikasgai askoren oinarri izan baitaitezke.

Ekokoras

Talde bateko kide izatea, eskola-orduetatik kanpo bizipenak partekatzea, boluntario-lanetan parte hartzea, ingurumena zaintzea, jasangarriak izatea eta abar oso esperientzia baliotsuak dira, eta ikasle guztien eskura jartzen saiatzen gara.

Korazonista Izaera

Guztiontzako ikastetxea.

Kristau heziketa eskaintzen duen Elizaren erakundea da gure ikastetxea, erlijio guztiei irekia badago ere. Aita Andres Coindrek modu karismatiko eta profetikoan hasitako Jesusen Bihotzaren Anaien misioa garatzen du. Konfiantzaren pedagogian eta errukiaren espiritualtasunean oinarritzen da gure hezkuntza.

Familiekin elkarlanean.

Familia da haurraren heziketaren lehenengo erantzulea. Harekin partekatzen ditugu geure identitatea, helburuak, balioak eta eguneroko heziketalana. Etengabeko harremanean eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzean gauzatzen da ikastetxea eta familien arteko elkarlana.

Hezkuntza-elkarte sendoa.

Irakasle eta kolaboratzaileekin partekatzen ditugu geure identitatea eta jatorrizko karisma. Partekatua, profetikoa eta iraunkorra da gure misioa, partehartze erantzunkide eta eskuzabalari esker. Hezkuntza-elkarte sendoa osatzen dugu.

Berrikuntza.

Pedagogia eta metodologia berrituak erabiltzen ditugu garaien eta lekuen beharrei erantzuteko. Gizartera eta lan-ingurunera egokitzen dugu gure hezkuntza-lana. Ausartak gara proposamen berriak sustatzerakoan.

Baita ikasgelatik eta eskola-ordutegitik kanpo ere.

Gure hezkuntzaekintza ikasgelatik eta eskola-orduetatik kanpo proiektatzen dugu, jarduera osagarrien, ingurumenekoen, pastoralen eta sozialen bidez.