ORIENTAZIO-SAILA
Funtsezko lana betetzen du Orientazio-sailak ikastetxean, kalitatea, laguntza eta ikasleei zein familiei arreta eskainiz.
Funtsezko lana betetzen du Orientazio-sailak ikastetxean, kalitatea, laguntza eta ikasleei zein familiei arreta eskainiz.
Hona hemen Orientazio-sailaren betebeharrak:
Tutoretza-planaren bidez, tutoreek, irakasleek eta orientatzaileek laguntza estua eskaintzen diete ikasleei norberaren heldutasun-prozesuan. Banakako eta taldeko ekintza ugari egiten dira, gure ikasleei bizitzan osotasunez eta eraginkortasunez moldatzen lagunduko dieten gaitasun pertsonalak eta sozialak eskuratzeko asmoz.
Tutoreak gutxienez urtean bitan elkarrizketatzen dira ikasleekin eskolako martxa aztertu eta erabaki pertsonalak eta akademikoak hartzen laguntzeko
Familiekiko harremana eta komunikazioa funtsezkoak dira gure hezkuntza-proiektuan. Ikaslearen bilakaeraren, indarguneen eta, behar izanez gero, izan ditzakeen behar berezien jarraipen estua egiten da gurasoekin aldian behin egiten diren elkarrizketen bidez. Horretarako, tutoreak urtean gutxienez bi elkarrizketa izango ditu ikasle bakoitzaren gurasoekin.