Aurten Altsasuko Korazonista ikastetxean modu berezi batean ospatu dugu Nazioarteko Emakumeen eguna. Otsailaren bigarren hamabostaldian LH 6. mailako ikasleek euskarazko ikasgaian biografia landu zuten. Horretarako, ikasle bakoitzak aukeratu zuen berak gustuko duen emakumea. Aukeraketa egin ondoren, informazio bila hasi ziren. Informazioa bildu eta gero, ikasleek bere Google aurkezpena prestatu zuten. Ondoren, bikoteka lana egin zuten bata bestearen biografia zuzendu ahal izateko.
Hezkidetza programaren barruan pentsatu zuten ikastetxeko paretak hormairudiekin apaintzea. Hormairudi bakoitzean argazkiak bakarrik jarri zituzten eta horrela ikasleen jakin mina pizteko asmoz. Galdera batekin: Nor da? Geroxeago, papertxo baten barruan erantzuna aurkitu ahalko zen. Bukatzeko ekintzarekin LHko 6. mailako ikasleek pentsatu zuten ikasle txikien geletara joatea beraien lanak aurkeztera, eta bide batez emakume hauek hobeto ezagutaraztea.