Ikasgela multisentsoriala – Snoezelen ikasgela ere esaten zaiona- ikasleek inguruarekin elkarreraginean jardun ahal izateko diseinatutako espazioa da, zentzumenen estimulazioetatik abiatuta. Horrela, beren trebetasun sozial eta intelektualak indartu ditzakete aurkikuntzaren bidez. Ikasteko jakin-mina, arreta, kontzentrazioa eta nahia areagotzen ditu. Era berean, pentsamendu logikoa sustatzen du eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa estimulatzen du. Gainera, esperientziak erakutsi digu berdinen eta helduen arteko harreman positiboen garapena sustatzen duela.
Gure ikastetxeko APYMAk gure ekimena gogo biziz hartu zuen eta beraien laguntza ekonomikoari esker, proiektu hau gauzatu ahal izan da. Horrela, gure Haur Hezkuntzako haurrek sentimen anitzeko gela bat dute, non esperimentazio-mahaiak, argi-mahaiak eta zentzumenekin ikasteko hainbat material eskuragarri daude.